Otsailean ezagutu genuen Maitane Ormazabal Osasun Integraleko terapeuta urretxuarra Ataun Irratian, eta ordutik zenbait hilabete eman ditugu elkarrekin. Orain arteko ibilbidea, ikasi berarekin ikasi duguna bezain luze eta zabal izan da eta urtarrilean itzuliko denaren inolako zalantzarik ez du izan gure kolaboratzaile handiak.
Nahikoa da saioaren 7.denboraldian batu zen coach lanetan ere aritzen den aditua gure mikrofonoetara, eta udako Nahikobero saioan ere, gustora asko aritu zen Ioar eta Leirerekin batera astelehenetik-ostiralera bitarteko goizetan, zenbait gaien inguruan hitz egiten. Ormazabalek pentsatzeko asko utzi du bere ibilbidean zehar Ataun Irratiko zenbait entzuleren buruetan, baina betiere guztia praktikara eramanda.
Nahibezala plataformari esker, kolaboratzailearen orain arteko atal guztiak berreskuratzeko aukera paregabea dugu. Nahi adina aldiz, behin eta berriz entzun ditzakegu gure buruari lan pixka bat emango dizkioten solasaldiak. 2021etik aurrera, Nahikoa da saioaren 8. denboraldiarekin bat egiten jarraituko duela baieztatu digu adituak, eta inoiz baino zoriontsuago gaude urtarrilean elkar ikusiko dugula pentsatzean.