Igande honetan burutuko da Ataungo 2024ko Mondeju Lehiaketa San Martin festen baitan, Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatuta. 12:30ean ekingo zaio lehiaketari San Martin auzoan egongo den karpan eta bertaratzen den pertsona orok izango du parte-hartzaileek egindako mondeju pintxoak dastatzeko aukera. Bestetik, parte-hartzaileek bete beharreko arauak zehaztu ditu Kultur Elkarteak ohar batean:
- Parte-hartzaileak ataundarra izan beharko du, baina herritar orok izango du aukera.
- Azaroaren 7rako izena eman beharko da nahitaez 649011292 edo 686892507 telefono zenbakietako batekin harremanetan jarriz. Parte-hartzaile bakoitzari 50€ emango zaizkio ardi osagaiak eskuratu ahal izateko.
- Mondejuak, egosita aurkeztu beharko dira beren saldarekin igandean 11:00etarako San Martin auzoan egongo den karpan.
- 5 mondejurekin osaturiko korda bat aurkeztu beharko zaio epaimahaiari.
- Epaimahaia 12:30ean hasiko da aurkeztutako mondejuak puntuatzen.
- Mondejuen puntuaziorako irizpideak hauek izango dira: Usaina, zaporea, ebaketa eta nahasketako osagaien txikitze-tamaina.
Epaimahaiaren puntuazioarekin hiru sailkatu aukeratuko dira eta sari-banaketari ekingo diote urtero bezala. Lehen irabazleak 150€ eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak 120€ eta hirugarrenak 100€.