Jon Plazaola bere jatorrira itzuli da, bere sehaska berezira, ‘Tutum Platz’ umorezko ikuskizun berriarekin. 23 urte igaro dira jada agertoki gainean stand up bat egiteko lehen aldiz agertu zenetik, eta formatu hori berriro besarkatu du. Elkarrizketa batean aitortu zuen modura, «ordubeteko barrea nahikoa izango da jakiteko ea, ardo onak bezala denborarekin hobera egin duen, edo ardorik gogorrena bezala ozpindu egin den».
2024ko San Martin festen baitan bere bakarrizketa eskainiko du ostegunean 22:00etan, auzoko plazan jarriko den karpan.