1985. urteko ekainaren 5ean jaio zen Bermeoko Itsuki irratia, euskara hutsean programazio batik bat kulturala eta musikala eskaini zutelarik 2022ko otsailaren 1era bitarte. Orduan eman zuen irratiak amaitutzat bere ibilbidea, baina herriko talde gazte bati esker berriro ere uhinetara itzultzeko asmotan da Itsuki irratia eta Arrosa Irrati Sarearen parte izateko nahia ere badu. Larunbat honetan proiektuaren pizkundeaz hitz egin nahi izan digute egitasmo hau berpiztu nahi izan duten gazteetako batzuk.

Bermeoko Itsuki irratiko kideak Ataun Irratiaren estudioan 1 20241019