Egunerokotasunean egoera ezberdinak bizi baldin badituzte ere, zenbait dira amankomunean dituzten iritziak 97 eta Radiokultura irratiko lagunek. Larunbat honetan Ataun Irratiaren egoitzatik 2024ko Arrosa Egunaren baitan eskainitako ‘Zebrabidea’ saio berezian, beraien egungo egoeraren berri eman nahi izan digute bi irratietako lagunek. Hasieren inguruan ere hitz egin dute, irratigintzan eman zituzten lehen pausoak eta Arrosa Irrati Sarearen garrantziaz besteak beste.

Hazparneko Radio Kultura irratiko Mikel Etxbarria eta Bilboko 97 irratiko kidea Ataun Irratiaren estudioan 20241019