Larunbat honetako ‘Bide Ertzean’ saioan, 2024ko San Martin festen inguruan hitz egin nahi izan dugu beste zenbait konturen artean. Ostegunean hasi ziren festak 16:30etako txupinazoarekin eta astelehenera bitarte iraungo dute. Gaurko eta datozen egunetako egitarau zabalaren inguruko errepaso bat egin nahi izan dugu bertaratzen den pertsona orok, zer topatuko duen jakiteko.
azaroak 11, astelehena
Zer topatuko dugu 2024ko San Martin auzoko festetan?
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024