Joan zen irailean bezala, azaroaren 28an ere Lazkaoko Beneditarren liburutegia eta artxiboa bisitatzeko aukera izango dute ataundarrek udalaren eta fundazioaren arteko akordioari esker. Juan Jose Agirre Begiristain monje beneditarrak zuzentzen du fundazioa gaur egun, eta Rufino Mugica Mendia Lazkaoko beneditarren priorea da buru. Helburua, Juan Jose Agirrek 1970eko hamarkadatik gaur arte bildutako aldizkako argitalpenak, artxiboak eta mota guztietako bildumak zaintzea da, eta bere lanari jarraipena ematea.
Lazkaon dagoen egoitza bisitatzeko aukera izango da ostegun honetan, baina bisitarako plaza mugatuak direnez nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea lbf@lbf.eus posta elektronikora mezu bat bidaliaz edo 943888781 telefono zenbakira deituaz.