Urtero, abenduaren 21a lez, San Tomas eguna ospatzen da Euskal Herriko hiri eta herri askotan. Nagusiki Donostian, Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian eta beste herri batzuetan dago egun berezi hau ospatzeko ohitura, baina Arrasaten ere jai handiak izan ohi dira, Santamasak.
Historian baserri azokaren eguna bezala izan da orain arte ezaguna, baina azken urte hauetan euskal baserri kulturaren jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Oso ohikoa izan ohi da San Tomas egunean, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak ere asko izaten dira.
Larunbat honetan, hamaiketakoa egin asmo dute Atsedentoki Ataungo Jubilatuen Elkartean, aurtengo San Tomas eguna ospatu asmoz. 12:00etan jarri dute hitzordua, eta batzordeak orain arte antolatu dituen ekintzetako argazkiak ikusteko aukera egongo dela azpimarratu dute.