Ataungo Udalak 2022ko urriaren 5eko udalbatzan onartu zuen araudia gogorarazi nahi izan zuen joan zen astean. Izan ere, orduko hartan erabaki zen Zubikoetako industrialdean karabana eta autokarabanentzako egokitutako aparkalekua erabiltzeko behin betiko araudia, eta urte bereko urriaren 13an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hurrengo egunean sartu zen indarrean eta urte berriarekin batera, plazak erreserbatzeko aukera jarri da martxan. Interesa duen pertsona orok 943180011 telefono zenbakira dei dezake edo udala@ataun.eus heldibe elektronikora idatzi urtarrilaren 31 baino lehen.