Biboletak Ataungo Emakumeen Taldeak Afari Morea antolatu du martxoaren 7an, ostirala. Hitzordua 21:00etan izango da Aia auzoko Haitzarri elkartean, eta bertaratu nahi dutenek otsailaren 1a baino lehen eman beharko dute izena.
Izen-ematea eta antolaketa
Izena emateko aukera izango da Atsedentoki, Errotaundi, Troskaeta, Urbieta eta Sutegin edonorentzat escurra jarritako orrietan. Gainera, antolatzaileek nabarmendu dute, nahi duenak postrea eramateko aukera izango duela.
Autoetan elkarrekin joateko hitzorduak
Afaria giro atseginean elkarbanatzeko aukera paregabea izatea nahi dute antolatzaileek, eta horregatik, denak elkarrekin autoetan joateko bi elkargune prestatu dituzte:
- 20:30ean San Martin auzoko plazan
- 20:45ean San Gregorio auzoko plazan
Biboletaketik ekitaldian parte hartzera animatu dituzte herritarrak: «Afari Morea topagune ezin hobea da emakumeon arteko harremanak sendotzeko eta elkarrekin gozatzeko».