Gaztea Sariak bertan behera geratu dira aurten, Gaztea eta EITB Musikako langileek greba deitu ostean. Langileek egoera salatzeko DesGastea izeneko Instagram kontua sortu dute, eta bertan adierazi dutenez, «prekarietate eta diskriminazio egoerarekin amaitzea» eskatzen dute, baita enpresaren «isiltasuna» ere gaitzetsi dute.
Langileen esanetan, «Gure kategoria profesionalak ez ditu gure eguneroko eginbeharrak aitortzen», eta urteak daramatzate egoera birplanteatzeko eskaerak egiten. Hala ere, zuzendaritzak ez du haien eskaerei erantzun.
Ver esta publicación en Instagram
EITBren jarrera salatu dute
Langileek kritikatu dute EITBk ekitaldia bertan behera uztea nahiago izan duela, arazoari konponbidea eman beharrean. Haien ustez, «Zuzendaritzak ez du gaiari heldu nahi izan eta ez du negoziaziorik abiatu».
ELA sindikatuak ere zuzendaritzaren jarrera gogor kritikatu du, eta adierazi du «gatazkaren oihartzuna ekiditeko saiakera bat» izan dela ekitaldia bertan behera uztea.
Gauzak horrela, greba deialdia ere bertan behera geratu da, baina langileek aurreratu dute ez dutela beren aldarrikapenak alde batera utziko.