Larunbata edo igandea izanda ere, zereginak ezin dituzu alde batera utzi. Ioar Aizpuruak aurkezten duen saio honetan, zure asteburuetako goizak dibertsioan jarriko dizkizugu. Lehiaketak, zozketak, bitxikeriak, kolaboratzaileak eta oraindik ere gehiago aurkituko duzu Ataun irratian 10:00etatik 13:00etara bitartean. Ohetik jeiki, kafetxo bat hartu eta jarri Ataun irratia topera, zure goiza ongi esnatzeko!
apirilak 29, asteartea
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025