2022/06/25

Larunbatean ‘Sueder’ taldearen lan berria gertuagotik ezagutuko dugu

Larunbatean ‘Sueder’ taldearen lan berria gertuagotik ezagutuko dugu

Ataun Irratia2021/02/05
Sueder 1
Gernikako 'Sueder' taldeko Ander Uribarri bateriajole eta abeslaria izango da larunbatean Ataun Irratian, beraien lan berria aurkezteko.

2012an sortu zen Gernikan ‘Sueder’ izeneko taldea ‘Rock’ estiloko kantu bizienetatik hasi eta Pop/Rockera doazeen guztiei egurra eman ahal izateko. 2015ean kaleratu zuten beraien lehen lana ‘Bazan Ordue’ izenarekin eta sei urte geroago ‘Drama Barik’ albuma kaleratzear dira. Disko honen grabaketa 2020 urte amaieran egin zuten Arratzuko ‘Korturec’ estudioetan eta aurrerapen kantua izango dena jada entzungai dago interneteko plataformetan, diskoaren izen berberarekin.

Urtarrilaren 25etik zenbait txokotan izan dugu gernikarren single honen berri eta gurean ere, tarte bat egitea merezi zutela uste dugu. Bihar, larunbata 11:15etatik aurrera entzun ahal izango da Ioar Aizpuruak Ander Uribarri taldekideari egingo dion elkarrizketa ‘Nahikoa da’ saioan. Orain arteko ibilbidea gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu, baina baita hemendik aurrera dituzten asmoak zeintzuk diren ere.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Ane_1080x1080