2022/06/25

Igandearekin batera Ilargi Arrizabalaga abeslaria izango da Ataun Irratian

Igandearekin batera Ilargi Arrizabalaga abeslaria izango da Ataun Irratian

Ataun Irratia2021/02/06
Ilargi Arrizabalaga Alberdi 1
20 urteko abeslari lezoarrak bere lehen diskoa grabatzen aritu da eta udaberrian iritsiko da honen emaitza.

Txiki-txikia zenetik izan du Gustuko Ilargi Arrizabalagak musika eta batez ere kantuan aritzea, baita oholtza bat zapaltzeko bokazioa bera ere. Joan zen urtean bere lehen diskoa grabatzen aritu zen eta aurreratutako informazioaren arabera udaberrian iritsiko da emaitza, bitartean itxaron egin beharko dugularik. Urtarrilean ‘Betirarte’ kantua zabaldu zuen lau haizetara eta gaitu nolanahi utzi gainera, bere kutsu berezia duela esan genezake eta goxotasun horrek zerbait berezia helarazi digu.

Bihar goizeko ‘Nahikoa da’ saioan Ioar Aizpuruak egingo dion elkarrizketan lan honen inguruko xehetasun gehiago jakiteko aukera izango dugu eta baita udaberrian iritsiko denaren inguruan ere. Uste duguna baino ibilbide luzeagoa du lezoarrak eta iritsiko den lana esku artean jasotzeko irrikan gaude gainera. Elkarrizketa zuzenean entzun ahal izateko, ataunirratia.eus atariko ‘Irratia > Zuzenean‘ orrialdetik egin beharko da eta hau behin amaituta eskuragarri egongo da ‘Nahibezala’ plataformako ‘Nahikoa da‘ saioaren atalean.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Maitane_1080x1080