Euskal Herrian hitz egiteko kontu eta gai ugari utzi ditu ‘Baserria’ realityak, baita gurean ere eta ‘Nahikoa da’ saioan eginiko jarraipenaren ondoren, gertuko lehiakide bat ekarriko dugu Ataun Irratiaren estudiora bera gehiago ezagutu eta realityaren barrualdeak nolakoak izan diren ikusteko. Xabier Orbegozo ordiziarra da eta Ataun Irratian ez dugu inolako zalantzarik bere onena eman duela Amalur Arbelaiz oiartzuarrarekin batera finalera iritsi baitzen, gure faborito bezala behin baino gehiagotan izendatu ditugularik.
Otsailaren 27ko saioan, jarraipen berezia egin genuen realityaren une egoera bertatik-bertara jarraitu ahal izateko. Ane Murua, Gorka Santesteban eta Ioar Aizpurua izan ziren hlanketa horretan eta beraien iritziak zeintzun diren ezagutzeaz gain, aurrera begira dituzten susmoak zeintzuk diren ere jakin genituen:
Tentsio une bat baino gehiago igaro izan ditugu baina bikotearekiko hasieratik izan dugun konfiantzak, ikuslearen saria lortzera ere eraman ditu. Baserritar onenak izatea lortu ez bazuten ere, gogor aritu dira behin baino gehiagotan igaro behar izan dituzten erronketan.
Bizipen guzti hauek gertuagotik ezagutzeko aukerari, ez diogu ukorik egin nahi Ataun Irratian, eta horretarako, ‘Nahikoa da’ saiorako gonbita luzatu nahi izan diogu Orbegozori estudiora etorri eta ‘Baserriaz’ zerbait gehiago konta diezagun. Larunbatean 11:15etatik aurrera, zuzenean jarraitzeko aukera izango da guztia ataunirratia.eus plataformaren bitartez eta behin amaitutakoan, entzungai egongo da ere ‘Nahibezala‘ plataforman.