2022/06/25

Larunbatean Xabier Orbegozo izango da Ataun Irratiko ‘Nahikoa da’ saioan

Larunbatean Xabier Orbegozo izango da Ataun Irratiko ‘Nahikoa da’ saioan

Ataun Irratia2021/04/08
Xabier Orbegozo 1
ETB1eko 'Baserria' reality-aren lehen edizioko finalera iritsi zen ordiziarra bere bikotearekin eta larunbatean guztia kontatzera etorriko da.

Euskal Herrian hitz egiteko kontu eta gai ugari utzi ditu ‘Baserria’ realityak, baita gurean ere eta ‘Nahikoa da’ saioan eginiko jarraipenaren ondoren, gertuko lehiakide bat ekarriko dugu Ataun Irratiaren estudiora bera gehiago ezagutu eta realityaren barrualdeak nolakoak izan diren ikusteko. Xabier Orbegozo ordiziarra da eta Ataun Irratian ez dugu inolako zalantzarik bere onena eman duela Amalur Arbelaiz oiartzuarrarekin batera finalera iritsi baitzen, gure faborito bezala behin baino gehiagotan izendatu ditugularik.

Otsailaren 27ko saioan, jarraipen berezia egin genuen realityaren une egoera bertatik-bertara jarraitu ahal izateko. Ane Murua, Gorka Santesteban eta Ioar Aizpurua izan ziren hlanketa horretan eta beraien iritziak zeintzun diren ezagutzeaz gain, aurrera begira dituzten susmoak zeintzuk diren ere jakin genituen:

Nahikoa da (2021/02/27) ETB1eko Baserria euskal realityaren uneko egoeraz hitz egin dugu gaurko honetan

Tentsio une bat baino gehiago igaro izan ditugu baina bikotearekiko hasieratik izan dugun konfiantzak, ikuslearen saria lortzera ere eraman ditu. Baserritar onenak izatea lortu ez bazuten ere, gogor aritu dira behin baino gehiagotan igaro behar izan dituzten erronketan.

Bizipen guzti hauek gertuagotik ezagutzeko aukerari, ez diogu ukorik egin nahi Ataun Irratian, eta horretarako, ‘Nahikoa da’ saiorako gonbita luzatu nahi izan diogu Orbegozori estudiora etorri eta ‘Baserriaz’ zerbait gehiago konta diezagun. Larunbatean 11:15etatik aurrera, zuzenean jarraitzeko aukera izango da guztia ataunirratia.eus plataformaren bitartez eta behin amaitutakoan, entzungai egongo da ere ‘Nahibezala‘ plataforman.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Ioar_1080x1080