
Mikel Toledok “No Todo Serán Historias de Amor” single berria aurkeztu zuen joan zen ostiralean, Lola Oiarzabalekin batera eginiko elkarlanaren ondotik hain zuzen ere, Maverick Keys berriz abeslari lanetan topa genezakeelarik.
Gasteiztarrak eskaini ohi duen Pop Rock estilo biluzira ohituta bagaude ere, bere “Rotatoria” bigarren albuma kaleratu eta urtebete pasatxora, orkrestako Pop ñabardura estilo elektronikoarekin nahastuta etorri da. Bera arduratu da grabaketa lanak egiten eta ekoizlearekin erdibana egin du lan LocoAlien kolonbiarra.
Hiru minutuko pieza hau bizitzarekiko nostalgiari egindako kantu bat dela adierazi nahi izan du, covid-19aren pandemia gure bizitzetara iritsi baino lehen. Pandemia aurrera doan bitartean itzaltzen doan maitasun istorioa, egoeraren neke psikologikoak eragindakoak adierazi nahi izan ditu. Adriana Fariñas protagonista duen bideoklipak, harreman on baten uneak erakutsi nahi izan ditu.