Igande eguerdietan, hurrengo egunetik aurrera etortzen den aste luzerako lanketa txukunak utzi izan dizkigu Maitane Ormazabal osasun integraleko ‘Coach’ eta ‘Terapeutak’ eta oraingo honetan ere, ez da gutxiago izan. Gure eguneroko bizitzan ditugun hiru egituren inguruan aritu da kontu-kontari eta noski, hasieratik amaieraraino, zentzu guztia duen inolako zalantzarik ez zaigu geratu. Aste honetan zehar beraz, badugu gure buruari zer galdetu.
abenduak 22, igandea
Oraingoan gure bizitzan ditugun hiru egitura zeintzuk diren zehaztu digu Maitane Ormazabalek
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024