Bihar iritsiko da Esanezinen ‘Inork entzuten ez gaituenean’ single berria

Bihar iritsiko da Esanezinen ‘Inork entzuten ez gaituenean’ single berria

Ataun Irratia2021/05/06
Ianire Aranzabe (Esanezin) 1
Geroz eta gutxiago geratzen da Esanezinen lan luzeak argia ikusteko, baina aurretik, ostiral honetan single berria kaleratuko du.

Esanezin Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da, eta bere lehen lan luzea kaleratuko du 2021eko udaberrian (maiatzaren 14ean), crowdfunding prozesu arrakastatsuaren ondorioz. Geroz eta gutxiago geratzen da zazpi abestiz osatutako lana eskuartean izan dezagun, eta itxaronaldi hori gozarazteko, single berria emango du ezagutzera ostiral honetan bertan. ‘Inork Entzuten Ez Gaituenean’ izenarekin emango du aurrerapen kantuaren berri eta Arri Iraetak zuzenduriko bideokliparekin lagunduta etorriko da.

Artistak berak sare-sozialen bidez ere eman du estreinaldiaren berri, honela adierazi du esate baterako twitter-eko bere perfilean:


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Ane_1080x1080