Nork ez du ezagutzen Jesus Vazquez? Ane Murua kolaboratzaileak bere inguruan hitz egin nahi izan digu aste honetako bere kolaborazioan, baina ez du edozein modutara egin oraingoan ere. Aho-zabalik, txundituta uzteko abilezia izugarria du idiazabaldarrak eta telebistako aurkezleaz ezagutzen ez genuenari ere errepaso bat eman nahi izan dio. Tele 5eko zenbait saio aurkezteaz gain edota telefono konpainia baten iragarki batean agertzeaz gain; ba al zenekien abeslari ere izan zela gaztaroan?
urriak 18, ostirala
Jesus Vazquez aurkezle eta aktorea izan du hizketagai asteburu honetan Ane Muruak
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024