Nafarroa alerta laranjan ekaitz gogorren ondorioz

Nafarroa alerta laranjan ekaitz gogorren ondorioz

Ataun Irratia2021/06/17
Kalean jendea oinez euripean 1
Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Nafarroan ekaitz bortitzak izateko arriskuagatik; hegoaldetik iparraldera sartuko dira.

Nafarroa alerta laranjan dago eguerditik aurrera ekaitz bortitzak izateko arriskua dela eta. Peio Oria Aemeteko Nafarroako ordezkariak azaldu duenez, ordubetean metro koadroko 30 litro baino gehiago bota ditzake ekaitz horiek. Abisu laranja eguerditik dago indarrean Nafarroa osoan eta gaur goizaldera arte.

Oriaren esanetan, prezipitazio horiek iraunkorrak izan daitezke Kantauri isurialdean, batez ere, eta zenbait amildegitan ur-goraldi azkarrak gerta daitezke. Ekaitzak izango dira, eta aparatu elektriko dezente izango dute, haize- eta txingor-bolada gogorrak izateko aukerarekin, baina “prezipitazioek kezkatzen gaituzte gehien”, azpimarratu du.

Eguerditik aurrera, prezipitazioek Nafarroa hegoaldetik iparraldera zeharkatuko dute, eta arratsaldeko lehen orduan espero dira intentsitate handienak. Iparraldean, prezipitazio kopuru handiak izan daitezke, 50 eta 60 litro artekoak ordu batzuetan.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Julen_1080x1080