Bere berri bagenuen ere, gehiago ezagutzeko aukerari ez diogu inoiz ukorik egiten Ataun Irratiko lagunok. Aste honetan gurera gonbidatu dugu eta irratian eginiko elkarrizketa baten ondoren, challeng-a egiteko aukerara animatu zaigu idiazabaldar gaztea. Jon Aramburu kirolari eta kulturista dugu eta hala ezagutuko duzue askok. Gurekin, bi aukeren challenge-a izan da egitera animatu dena eta aukeraketa batzuk egitea zaila egin bazaio ere, ondo baino hobeto defendatu du bere burua kameraren aurrean. Ez zinateke ikusi gabe geratu beharko, eta zuk ere berarekin batera jolastu jarritako aukeren inguruan!