Larunbat honetan Ataundik Gernikara bidaia bat egitea erabaki dugu, orain arte ezagutzen ez genuen musika talde baten inguruan pixka bat gehiago jakin eta beraien lan berria gertuagotik errepasatu ahal izateko. Gernikako ‘Sueder’ taldeko Ander Uribarri bateria-jolea eta abeslaria izan dugu goizeko ‘Nahikoa da’ saioan eta beraien musikak konbentzitu gaituenez, aurrerantzean ere beraien kantuak entzuten jarraituko dugula garbi geratu zaigu.
Ez dute lan makala egin orain arte 2012an hasi eta urtetxo batzuk geldirik eman bazituzten ere disko berriarekin datoz eta entzungai dugu aurrerapen kantua jada. Abeslariak baieztatu digunaren arabera ere “datozen hilabeteetan diskoak ekarriko dituen kantu berri gehiago entzuteko aukera izango dugu”, plataforma digitalen bitartez kaleratzen joango direlako eta 2021eko Durangoko Azokarako, diskoa modu fisikoan izatea espero dute.