Igandero legez Maitane Ormazabal osasun integraleko ‘coach’ eta terapeuta gurera batu zaigu beste behin ere egunerokotasunean oinarritutako gai bat ekarri nahi izan digu oraingo honetan. Koronabirusaren pandemiak gizartean eragin handia izan du, baita psikologikoki ere eta Ormazabalek honen inguruko zenbait xehetasun argitu dizkigu gaurko saioan.
Pandemia Euskal Herrira iritsi zenetik ia urtebete igaro da jada eta gizartearengan izaten ari den eragin psikologikoa nabarmena dela adierazi digu ‘coach’ eta terapeutak. Askotan bigarren pertsona profesional baten laguntza jasotzerako garaian beldurrik izan behar ez dugula gabri utzi digu Ormazabalek eta honi guztiari aurre egin ahal izateko bide zuzen bat izango dela adierazi digu.