Kirol kontuen hitz egitera gerturatzen da hamabost egunean behin gurera, Joseba Ortigosa kolaboratzaile nafar gaztea. Igande honetan ez du gutxiago egin, hitz egiteko ugari ekarri baitu. Hasteko eta behin kirol alorreko azken albisteei egin diegu errepaso, eta ondoren, emakumeek kirolean duten presentziari erreparatu nahi izan dio, albiste oso atsegin batzuk ematea tokatu ez baldin bada ere.