‘Nekatutak’ bakarrizketa eskainiko du Antton Telleriak Ataunen

‘Nekatutak’ bakarrizketa eskainiko du Antton Telleriak Ataunen

Ataun Irratia2021/11/18
Antton Telleria 1
Antton Telleria tolosarrak 'Nekatutak' izeneko bakarrizketa eskainiko du abenduaren 3an Ataungo Herri Antzokian, euskararen egunean.

Euskal Herriko txoko ugaritan ikusi izan dugu Antton Telleria tolosarra, ‘Nekatutak’ izeneko bere bakarrizketarik. Erantzun ezin hobea jaso izan du ibilbidearen hasieratik, eta abenduak 3, euskararen egunean Ataungo Herri Antzokian izango dela eman du jakitera Ataungo udalak ohar batean.

Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi. Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak. Anttonek nahi duena, inguruan duen jendeak barre egitea da. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da bakarrizketak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko.

‘Nekatutak’ izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, delikatuak izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza eta nola ez, polemikoenak: Irakasleak.

Sarrerak eskuragarri jarri dira dagoeneko herriko ohiko lekuetan 10-ren truke, eta egunean bertan 22:00etan izango da ikuskizuna. Nahitaezkoa izango da koronabirusaren aurkako uneko osasun neurriak nahitaez betetzea, pandemiari aurre egin ahal izateko.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Leire_1080x1080