Abendurako aurreikusita zegoen Aralarko ibilaldi magikoa bertan behera geratu da

Abendurako aurreikusita zegoen Aralarko ibilaldi magikoa bertan behera geratu da

Ataun Irratia2021/11/24
Aralarko Ibilaldi Mitologikoa 20201222 2
Jentil Baratza Kultur Elkarteak ohar batean jakitera eman duenez, ez da burutuko abenduan egitekoa zen Aralarko ibilaldi magikoa.

Urtero egin ohi du Jentil Baratza Kultur Elkarteak, Aralarko ibilaldi magikoa urteko azken hilabetean. Atzo, asteartea, Kultur Elkarteak ohar bat argitaratu zuen bere webgunean eta ondoren sare-sozialen bitartez jakitera eman zuenez, bertan behera geratu da aurtengo ekitaldia covid-19aren pandemiaren ondorioz.

Koronabirus kasuen goraka jarraitzen dute Ataungo herrian, eta pandemiaren egoera ez da batere samurra une honetan. Abenduaren 20rako bazegoen ere aurreikusita ekitaldia, asko sentituz erabaki hau hartzera iritsi eta ez da egingo beraz oraingo honetan. Bitartean, mitologiaz bizitzeko deia egiten jarraitzen dute.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
Gureaz_Gozatuz_Joseba_Ortigosa_1080x1080