Azken saioak

    Ataungo VI. Mitoaldiaz Maitane Aizpurua eta Juanjo Maizarekin

    2023/09/23

    Ataungo IV. Natur Zikloaz Amaia Aierbe Otsotarrak elkarteko kidearekin

    2023/09/23

    Bide Ertzean (2023/09/23)

    2023/09/23

    Bide Ertzean (2023/09/16)

    2023/09/16

    Bueltan datozen programak izan ditu hizpide Ane Muruak

    2023/07/24
    Facebook X (Twitter) Instagram YouTube WhatsApp Telegram
    osteguna, 28 iraila
    Facebook X (Twitter) Instagram YouTube WhatsApp Telegram
    Ataun IrratiaAtaun Irratia
    • Herria
    • Nahibezala
    Ataun IrratiaAtaun Irratia
    Hasiera » «2021 agurtzeko modurik onena, mikroaren aurrean egotea da»
    Irratia

    «2021 agurtzeko modurik onena, mikroaren aurrean egotea da»

    Ataun IrratiaAtaun Irratia2021/12/22Eguneratua:2021/12/25
    Partekatu Facebook Twitter WhatsApp Posta Elektronikoa Telegram
    Gorka Santesteban eta Ioar Aizpurua gabon zuhaitzarekin 20211224
    Gorka Santesteban eta Ioar Aizpurua gabon zuhaitzarekin 20211224

    2021 urteari agur esateko gero eta gutxiago geratzen zaigu, eta Ataun Irratian urtero prestatu ohi dugu zerbait berezia agur hori, bikaina izan dadin gure uhinetan ere. Oraingo honetan, 2 orduko irratsaio berezi bat egitea erabaki dute Gorka Santesteban eta Ioar Aizpurua kideek. Abenduaren 24 honetan agurtuko du ‘Ostiraltxo’ saioak irailean hasitako 4.denboraldiaren lehen zatia, gabon oporrak hartu eta urtarriletik aurrerakoei berriro ekin ahal izateko.

    Denetarik entzun ahal izango da bi ordu horietan zehar, musika bidelagun izanda gonbidatu eta kolaboratzaile ezberdinak igaroko baitira mikrofonoen aurretik. Santestebanek eta Aizpuruak ohi modura 19:00etan abiatuko dute ‘Ostiraltxo’, baina Ataun Irratiko gainerako lankideek ere beraien aletxoa utziko dugu zorion mezu batzuk entzuteko bidalita. Bakoitzak ere, kantu ezberdin bat eskatu nahi izan dugu, eguberri giro bat izan dezan saioak.

    Betzaida Kortazar legorretarra izango da saioko lehen gonbidatua. Idazlea da bera eta orain arte argitaratu dituen lan ezberdinak emango dizkigu ezagutzera, estudiora bertara ekarriko baitizkigu geure begiekin ikus ditzagun. Aurrera begira berriz baditu buruan zenbait asmo, eta horiek jakiteko ere zertxobait galdetuko diogu gabon giro eta maitasun bete betean. Guztiei egingo diegun galdera izango da ere 24 gauerako dituzten planak zeintzuk izango diren, etxe bakoitzeko sukaldera sartuko baikara familia ezberdinen ohiturak zeintzuk diren ezagutu ahal izateko.

    Magiaz beteriko gaua izan ohi da abenduak 24 Euskal Herri osoan, baina aurtengo honetan beste puntu batera eramango dugu magia hori ‘Ostiraltxo’ saioan. Eneko Gutierrez ilusionista legazpiarra gonbidatuko dugu saiora eta berarekin hitz egin ondoren, trikimailu berri bat egingo digu gure begien aurrean. Berak ere txundituta utziko gaituen inolako zalantzarik ez dugu, eskuak alde batetik bestera mugitzen dituen bakoitzeko, aho zabalik uzten baikaituzte behin eta berriro.

    Hirugarrenik, ‘Nahikoa da’ saioko kolaboratzaile Ane Murua izango dugu entzungai. Bera ere umorez eta poz pozik etorri da seguruenik eta gabon hauetan telebistan edota interneteko plataformetan izango dugunaren berri emango digu. Umorez, pozik eta zoriontsu igaroko ditugu berarekin ere elkarrizketako minutuak, Muruak idiazabalen bere familiarekin gabon eta urtezahar gauak igaroko dituen modura. Kanpai-kadak non ikusi ez baldin badakizkizu gainera, kolaboratzaileak berak egingo digu telebista kateen errepasoa.

    Agurtu baino lehen berriz, umoregile edota aktore baten bisita paregabea jasotzekotan gara. Kike Biguri aktore goierritarraren bisita ez da faltan izango eta bere ibilbideaz hitz egiten izango gara gustura asko. Zenbait lan egin ditu lagun profesionalak, eta errepaso bat eman ondoren, aurrera begira dituen asmoen inguruan galdetuko diogu. Hau guztia, beti bezala, serio hartzeko biderik egongo ez denez, umore puntu batekin burutuko dugu tartea.

    2021eko gabonak ere berezi datoz beraz Ataun Irratian, abenduaren 24an 19:00etan hasiko baita ‘Ostiraltxo’ saioa ohi modura. 21:00etatik aurrera berriz, gabon kantu ezberdinak entzuteko aukera izango dugu Gorka Santestebanekin, berak ere sesio musikal berezi bat prestatu baitu, eta 25ean ordu berea, berremanaldia entzuteko aukera izango dugu Ataun Irratiaren uhinetan ere.

    Erlazionatutako argitalpenak

    Irratia

    Programazio zabalagoa hazten doan irratiarentzat

    2023/09/01
    Irratia

    Udako programazioa bere freskotasunean dator Ataun Irratira

    2023/08/01
    Irratia

    70.000 erabiltzailek bisitatzen dute hilabetero ataunirratia.eus

    2023/05/02
    PUBLIZITATEA
    Ataun Irratia - Ostiraltxo web ad 300x300
    Irratian orain zuzenean
      • Formula Ioar Aizpurua

        10:00 - 13:00

    Azken argitalpenak

    Urriaren 1ean izango da Ataungo XIX. Argazki Rallya

    2023/09/25

    Martin Aramendi izendatu dute UEMAko lehendakari

    2023/09/23

    Ataungo VI. Mitoaldiaz Maitane Aizpurua eta Juanjo Maizarekin

    2023/09/23

    Ataungo IV. Natur Zikloaz Amaia Aierbe Otsotarrak elkarteko kidearekin

    2023/09/23

    Bide Ertzean (2023/09/23)

    2023/09/23

    Zabalik da mondeju ikastaroan izena emateko epea

    2023/09/21
    PUBLIZITATEA
    Ataun Irratia - Nahibezala web ad 300x100
    Proiektua
    Proiektua

    Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektuetako bat da. Ataun zein Euskal Herri osora begirako edukiak eskaintzen ditu eguneko 24 orduetan zehar.

    Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus

    Facebook X (Twitter) Instagram YouTube WhatsApp Telegram
    Irratiko argitalpenak

    Programazio zabalagoa hazten doan irratiarentzat

    2023/09/01

    Udako programazioa bere freskotasunean dator Ataun Irratira

    2023/08/01

    70.000 erabiltzailek bisitatzen dute hilabetero ataunirratia.eus

    2023/05/02
    Azken challenge-ak

    Soinu ezkutuaren challenge-a Julen Alonsorekin

    2021/10/18

    Kantuen esaldien challenge-a Eli Bujandarekin

    2021/06/13

    Baserria challenge-a Xabier Orbegozorekin (II)

    2021/04/26
    ATI Komunikazio Elkartea © 2023

    Idatzi bilatu nahi duzuna eta sakatu Enter botoia. Sakatu Esc bilaketa ezeztatzeko.

    Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
    Zure pribatutasuna babestu ahal izateko, jarraitu aurretik jakin ezazu cookie-ak erabiltzen ditugula webgunean zure esperientzia hobetu ahal izateko. Gauzak horrela zer eta nondik irakurri, entzun edo ikusten duzun jakingo dugu eta aurrerantzean pertsonalizatutako edukiak eskaintzen saiatuko gara. Nabigatzen jarraitzen baldin baduzu, ataunirratia.eus-eko lege oharra onartzen duzula aitortuko duzu.
    Lege oharra irakurriOnartu
    Manage consent

    Pribatutasuna

    Guk eta gure bazkideek cookieak eta identifikadoreak erabiltzen ditugu zure gailuan informazioa gordetzeko eta eskuratzeko, eta audientziari buruzko datu pertsonalak biltzeko, produktuak garatu eta hobetzeko, baita iragarkiak eta/edo eduki pertsonalizatuak eskaini eta neurtzeko ere, zure nabigazioa (bisitatutako orrialdeak, adibidez) baliatuta. Zure baimenarekin, kokapen geografiko zehatzaren datuak eta identifikazio datuak erabil ditzakegu gailuen ezaugarrien bidez. Konpainia batzuek zure baimena behar dute, eta beste batzuk interes legitimoan oinarritzen dira, baina zuk erabaki ahal izango duzu tratamendu horren aurka zauden. Webgune edo aplikazio honetarako cookieen erabilera onartu edo baztertu/konfiguratu dezakezu dagokion botoian. Pribatutasun doikuntzak/Cookieak atalean alda dezakezu zure aukera.
    SAVE & ACCEPT