Gaur betan zabaldu ditu ateak Durangoko Landako guneak, 57. Durangoko Azoka ospatzeko. Pasaden urteko ezohiko azokaren ondotik, bueltan da presentzialtasuna nahiz eta online dendak martxan jarraituko duen. Igandera bitarte, kulturgile eta kultur zale ugariren topagune izango da eta guztira 248 stand bisitatzeko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek, 270 kultur ekitaldiz gozatzeko aukera ere izango da.
EGIN DU EZTANDA! 🎉
Ireki ditu ateak 57. Durangoko Azokak. Gaurtik igandera bitartean kultur ekitaldiz beteta izango dugu Euskal Kulturaren Plaza. 📚💿 pic.twitter.com/Kn3FoSNx4M
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) December 7, 2022
1.500 ikaslerentzako tailerrak izan dira nagusi asteazken goiz honetan, 10:30ean ateak zabaltzearekin batera. Ikasleen goiza amaitzearekin batera, ohiko egitaraua jarri da abian Azokako gune guztietan. Saguganbara, Ahotsenea, Plateruena edota Szenatokia guneek ere kulturgile ugariren bisitak jasoko dituzte.
Arrosa Irrati Sarea ere bertan izango da ostiralean, urtero legez. Euskal Irratiak sareko kideekin elkarlanean 16:00etan hasi eta bi orduko saio berezia eskainiko da bertatik zuzen zuzenean. Ataun Irratiko entzuleek ere zuzen zuzenean jarraitzeko aukera izango dute saioa ataunirratia.eus webgunearen bitartez.