Azken urtean energiaren gaia lantzeko interes berezia piztu da Ataungo herrian ere herritarren artean. Kontsumoa, eguzki-plakak, energia-bulegoa eta eztabaidatzeko beste hamaika gai ezkutatzen dira honen guztiaren atzean eta gauzak horrela, gaur, maiatzaren 10 honetan, bilera deitu dute 18:00etan Udaletxean. Aurreratu duten informazioaren arabera, ondorengo jaiak jorratuko dituzte lehen bilera honetan:
- Aurrekariak.
- Energia komunitateak eskaintzen dituen aukerak aztertu: eguzki-plakak, energia-bulegoa, etab.
- Balizko kolektibo berriaren izaeraren nondik norakoak.
- Kanpo laguntza jasotzearen inguruko hausnarketa.
- Etorkizuneko pausuak definitzea.
- Bakoitzak lekarrena