Beherakada nabarmena izan du EAJ alderdiak azken Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Ataunen. Udal hauteskundeei dagokienean 214 boto besterik ez dituzte eskuratu eta beraz 2 zinegotzi izango dituzte Ataunen. EH Bilduren garaipenak ez bezala, beste aho-zapore bat uzten du EAJ-ren porrotak, hala erakutsi dute Twitter sare-sozialean. Xabier Barandiaran hautagaiak emaitza onak lortu ez dituztela aitortu du ez udal ezta foru hauteskundeetan ere, baina «herritarrei entzun, akatsak zuzendu eta lanean jarraitu» behar dela azpimarratu du. Ataungo EH Bilduri berriz zorionak eman nahi izan dizkio «lortu duen babesarengatik».
Ataunen ez ditugu emaitza onak izan udal eta foru hauteskundeetan. Herritarrei entzun, akatsak zuzendu eta lanean jarraituko dugu herriaren alde. Zorionak Ataungo Eh Bilduri lortu duen babesarengatik.
— Xabier Barandiaran (@xabarandi) May 30, 2023