Hamasei ordutan egin du Maider Urdangarin herritarrak ‘Goierriko Bi Handiak’ ultra traila. Nahiz eta sailkapen nagusiak bederatzigarren postuan geratu, lehen goierritarra izan da ultra traileko 88 kilometroak burutzen. 16 ordu 10 minutu eta 29 segundotan egin du, lehen postuan geratu den Oihana Azkorbebeitiarengandik hiru ordu eta erdira iritsi delarik. Bederatzigarren amaituta, top10-eko sailkapen nagusian sartu da.
otsailak 5, asteazkena
Maider Urdangarin ‘Goierriko Bi Handiak’ ultra traileko lehen goierritarra
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2025