LURLAB landa eremuko makerspace edo laborategi digital irekiak, jarduera ezberdinak antolatu ditu uztailerako. Edonork dohainik fabrikazio digitaleko tresnak erabili edota hauekin lan egiten ikasko aukera izango du ostegun eta ostiraletan goizez zein arratsaldez, baita larunbat goizetan ere. 3D inprimagailuak, laser bidezko mozketak, CNC fresagailua eta askoz ere erraminta gehiago izango dira eskuragarri.
Jarduera agendari dagokionean berriz, ostegun honetan ‘Paperetik paperera!’ tailerra egingo da 6 eta 16 urte arteko haurrentzat. 17:00etan hasiko da, 2 ordu inguruko iraupena izango du eta LURLABen webgunean izena emateko aukera zabalik dago jada. Guztiaz gozatzeko aukera San Gregorio auzoko Bikario Etxean izango da. Informazio gehiago www.lurlab.org webgunean.