Abuztuak 31tik irailaren 3ra bitarte ospatuko dira aurtengo San Gregorio auzoko festak. Urtero legez egitarau zabala eman du ezagutzera Festa Batzordeak, haur, gazte eta helduei begirako eskaintza izango baita lau egunetan zehar.
Festen egitaraua:
Abuztuak 31, osteguna (Umeen eguna)
- 11:00 Txupinazoa, buruhaundik eta musikak girotuta
- 12:00 Umen aurpegi margoketa eta marrazki erakusketa
- 13:30 Umen bazkarie
- 14:30 Puzgarrik
- 17:30 Umentzat askarie Sutegi tabernan eskutik
- 18:00 Umen erreka jeitsiera
- 21:30 Auzo afarie, trikitilariz ta bertsolariz alaituta
Irailak 1, ostirala (Kuadrilen eguna)
- 13:00 Juntaizoa txuriz jantzita
- 15:00 Kuadrilla bazkarie. Bazkal osten, kuadrilla argazkie
- 17:00 Umen fubolin txapelketako izen ematea (0-9) / (10-15)
- 17:15 Umen fubolin txapelketa
- 18:00 Elektrotxufla elektrotxaranga
- 18:30 Erreka jeitsiera
- 20:30 Preson aldeko kalejira
- 21:00 Kuadrilla afarie Euskal Parrillan eskutik
- 23:00 Pakillo el Kanutero y los Antxoillas Artadin eskutik
- 23:59 Iratzar erromerie
Irailak 2, larunbata
- 12:00 Umen ta heldun toka txapelketa frontoian
- 14:30 Herri bazkarie
- 16:00 Jolas koperatibok mozorrotuta. Gaie: zirkoa
- 17:30 Fresa morango Dj umentzat
- 18:00 Txokolatada. Esnea Lauztiturrietakon eskutik
- 18:30 Purrarea
- 21:30 Oilasko jana (platerak,basok ta kubiertok bakoitzen kontua)
- 00:30 Kontzertuk: Herdoil
Mugi Panderoa erromerie - Ordu txikitan: Heldun mozorro lehiaketa
Irailak 3, igandea (San Gregorio eguna)
- Goizaldea, gaupasero argazkie
- 10:00 Meza santue
- Ondoren, salda beroa Pelotazalen eskutik
- 12:00 Pelota partiduk:
- Zubizarreta – Beloki
Irribarria – Gabirondo - Senar – Alduntzin
Murua – Uriondo - 12:30 EATE abesbatza
- 18:00 Otsoak Datza Talden dantza ikuskizune
- 19:30 Gazta dastaketa
- 20:00 Konzertue: Karena
Festa Batzordeak zenbait ohar eman ditu ezagutzera ohi modura otorduetarako tikeen inguruan. Abuztuaren 18tik 28ra egongo dira eskuragarri Urbieta tabernan eta Errotaundi okindegian ondorengo prezioetan:
Auzo afarie: 17€
Kuadrilla afarie: 20€
Oilasko jana: 17€
Kuadrilla bazkarie: 18€
Herri bazkarie: 30€
Umeen bazkarian izena emateko, ondorengo esteka-n sakatu eta eskaturiko datuak bete beharko dira abuztuaren 27a baino lehen. Oilasko janeko tike bakoitzarekin berriz, kontuan izan oilasko bat, pastak, sagardo botila bat eta ogi barra bat banatuko direla. Mahai-tresnak, platerak eta basoak, bakoitzaren kontu egongo dira. Kuadrilla afariko menuari dagokionean entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskia parrilan, pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria izango dira Euskal Parrilaren eskutik.
Batzordeak zehaztutako informazioaren arabera, ostegun goizeko marrazki erakusketa osatzeko ume bakoitzak bere marrazkia egin beharko du. Hau, San Gregorio auzoan oinarritu beharko da, eta materiala bakoitzak etxetik eraman beharko du. Ondoren, plazan jarriko dira zintzilikatuta.