Mikel Etxeberria Mugerza (Getaria, 1997), % 37ko desgaitasun intelektuala du eta ‘Bide Ertzean’ saioan kontatu digu bere testigantza. Goitik behera aldatu zitzaion bizitza 19 urte zituela ama hil ondoren, baina Atzegi Gipuzkoako elkartearen, Gertuan fundazioaren eta familiako zein inguruko lagun eta ezagunei esker aurre egin dio guztiari.
«Oztopoak egunero ditugu gure muturraren aurrean, eta mingarriak izan daitezke askorentzat» azpimarratu du getariar gazteak. Gizarteak bezala erakunde publikoek, politikariek, gobernuak «pausuak eman behar dituzte eta aurrera egin behar da». Honen guztiaren aurrean ordea akats handi bat dago Etxeberriaren esanetan, «gure politikariek ez gaituzte entzuten».