LURLAB landa eremuko makerspace edo laborategi digital irekiak, ‘CNC altzarigintza’ tailerra antolatu du larunbat honetarako. Ordenagailu batek kontrolatutako fabrikazio sistemei deitzeko erabiltzen da CNC espresioa. Parte hartzaileek diseinu digital bat egin beharko dute lehenik, eta ondoren, 3D inprimagailua, fresagailua, laserraz grabatu edota ebaki beharko dute ordenagailua mekanizatuta.
Ikastaroan, CNC fresagailua erabiliaz “gurpildun kaxa antzeko antzariak” egingo dira parte hartzaile guztien artean. Honekin, fabrikazioaren diseinu eta ekoizpenaren oinarrizko ezagutza teoriko eta praktikoa ikasteko aukera izango da.
LURLAB-etik jakitera eman dutenez ez da aurretiazko ezagutzarik izan beharko, baina izena ematea nahitaezkoa izango da beraien webgunean ekintzan parte hartu ahal izateko.