Beñat Senar Apalategi (Ataun, 2001) ataundarrak azaroaren 26an egingo du debuta Segurako Baratze pilotalekuan. Baikorekin bi urterako kontratua sinatu du pilotari gazteak, hala iragarri zuen pilota enpresak sare-sozialen bidez.
Baikoko kirol arduradun Aimar Olaizolaren hitzetan, Senarrek eskuin indartsua du, eta horri esker, tarte handia irekitzen du. Ezkerrarekin berriz, oso ondo maneiatzen du gantxoa. Buruz burukoan gustura ibiltzen den pilotaria da, eta afizionatu mailan lortu dituen emaitzak ikustea besterik ez dago.
Pilotari ataundarrak bere eskerrak helarazi nahi izan ditu bideo baten bitartez.