Biboletak, Ataungo Emakumeen Taldeak, Hego Euskal Herriko mugimendu feministaren eta zenbait sindikaturen deialdiarekin bat egingo du ostegun honetan. Greba orokor feministarako deia luzatu nahi izan die ataundarrei, goizeko zazpietatik arratsaldeko zazpiak bitarteko egitarau zabal batekin. Morez jantzita bertaratzeko deia egiteaz gaindi, egun honetan “kontsumo greba” egin asmo dutela ere aurreratu dute zabaldutako kartelean.
Hau da egitaraua:
- 7:00etan: PIKETEA • Beasaingo Bernedo aparkalekutik
- 9:00etan: PIKNIKETEA • Ihurre auzoko biribilgunean Ekarri
- 11:00etan: MANIKETEA • San Martingo plazan
- 12:00etan: MOBILIZAZIOA • San Martingo plazatik
- 12:30ean: KONTZENTRAZIOA • Eskola parean
- 13:30ean: BAZKARI AUTOGESTIONATUA • San Martingo plazan eta
- Ondoren: ALDARRIKAPEN PRESTAKETA
- 16:30ean: LAZKAORA • eguraldi ona, oinez; bestela, autoz
- 17:30ean: ZUTABEA LAZKAOTIK
- 19:00etan: ESKUALDEKO EKITALDIA • Ordiziako Barrena parkean