Ataun Irratiak berezi egingo ditu 2023ko gabon hauek ere. Izan ere, abendua, sutondoaren alboan egoteko epeltasunarekin ari da eskaintzen irratia bere programazioa, eta ez du gutxiago egingo asteburu honetan. Ioar Aizpuruak larunbatero goizeko hamaiketan aurkezten duen ‘Bide Ertzean’ saioak, inoiz baino tertulia gozoagoa eskainiko du eguerdiko hamabiak bitarte. Ioar Aizpurua, Ane Murua eta Leire Perlines bustiko dira saltsa honetan, saioaren hilabeteroko tertuliaren protagonistak.
Astero bezala 11:00etan abiatuko du Aizpuruak ‘Bide Ertzean’ saioa Ataun Irratiaren uhinetan, eta ondoren batuko dira Perlines eta Murua mikrofonoen aurrera. Saioan zehar sorpresa ezberdinak izango dira, eta guztia, irudi bitartez ikusteko aukera ere izango da oraingoan. Youtube plataformaren bitartez zuzenean eskainiko da saioa lehen minututik azkenekoraino, eta ondoren, berriro ikusteko aukera izango da bertan Ataun Irratiak duen kanalean. Ohi modura, irratiaren streaming zerbitzuaren bitartez entzuteko aukera ere izango da, eta amaitzea, ‘Nahibezala’ plataforman eta podcast plataformetan izango da eskura.