Urtea aho-zapore gozo-gozoarekin amaitu dugu ‘Bide Ertzean’ saioan hilabeteroko tertuliari esker. Ane Muruak hamar turroi ezberdin ekarri nahi izan ditu Leire Perlines eta Ioar Aizpuruak ezer jakin gabe, eta guztiak dastatu ondoren, bakoitzari puntuazioa jarri eta turroi gozoena hautatu dute. Urtea behar bezala amaitu ahal izateko, bideo formatuan grabatu nahi izan dugu aurpegirik onenak iltzatuta gera daitezen.
abenduak 18, asteazkena
Aho-zapore gozoarekin geratu gara hilabeteroko tertulian
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024