Josu Martinez bilbotar zuzendariaren film dramatikoa da ‘Bizkarsoro’. Iparraldeko fikziozko herri batean da kokatuta, XX. mendean, eta euskarak eta euskaldunek jasandako errepresioa du hizpide. Filma fikziozkoa bada ere, errealitateko istorioak ekarri nahi izan ditu Martinezek pantaila aurrera. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Otsailaren 15ean 19:00etan Ataungo Herri Antzokian eskainiko da, eta ondoren Manex Fusch aktorearen solasaldiaz gozatzeko aukera izango da.