Ataungo Udalak asteazken honetan jakitera eman duenez, mediku batek San Martin auzoko osasun zentroko plaza hartu du eta martxoaren 11n hasiko da lanean. Osakidetzako koordinaziotik iritsi da baieztapena udalera, eta San Martingo zein San Gregorioko kontsultetan txandaka ibiliko dela azpimarratu dute.
Osasun publikoaren gabeziek nabarmen eragin diote azken hilabeteetan Ataungo herriari, baina horietako bat betetzear da bi aste eta erdiren buruan. Honen guztiaren aurrean, udalaren ordezkariek, bilera bat egingo dutela aurreratu dute Jaurlaritzako Osasun Sailaren arduradunekin otsailaren 28an.