Ataungo Udalak, Agauntza guraso elkarteak eta Naturtzaindiak zuhaitz landaketa antolatu zuten martxoaren 3rako Urkillagan, baina eguraldi iragarpenagatik atzeratu egin behar izan dute. Oraingoz ez dute data berririk zehaztu, baina gogorarazi dute izena emateko aukerak zabalik jarraitzen duela online bete behar den formulategiaren bitartez.
Herritar orok izango du bertaratzeko aukera, bai eta haurrek beraien gurasoekin ere. Behin landaketa amaitutakoan jatekoa izango dela aurreratu du antolakuntzak Aiako Erroipen. Landaketa Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren laguntzaren babesarekin egingo da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza eta Etxebizitza Sailarenarekin ere.