Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaldu egin du Aia auzorako Sarbidea Kaxetatik eta Arrondotik, errepidez. Bide-lanak oraindik amaitu ez badituzte ere ibilgailuek baimendua dute jada auzoa errepidez gurutzatzea.
Azken urteetako lur mugimenduek eragindako ezbeharrak konpontzeko, GI-3151 errepideko bi gune nagusitan ari dira oraindik lan horiek egiten, 1,370–1,470 eta 2,270–2,350 kilometroen artean. Foru Aldundiko iturriek zehaztutako informazioaren arabera martxoaren 31ra arte luzatuko dituzte lan horiek, «ateratako lurren betelana bukatzea, drainaketa hobetzea eta beste lan batzuk egitea» falta direlako oharraren arabera.