Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko hilabete besterik geratzen ez den honetan, EITB Focus inkestaren atal berria argitaratu du EITBk. Hauteskundeetarako gero eta egun gutxiago geratzen badira ere, herritarren arteko indiferentzia azpimarratu nahi izan du Euskal Irrati Telebistak bere inkestaren bitartez, eta zalantza ugari dituzten herritarren kopuruak erakusten du askok oraindik ez dutela prozesuarekin bat egin.
Zalantzak dituztenen kopuruak behera egin baldin badu ere, beherakada hori ez dela nabarmena izan azpimarratu nahi izan du EITBk. Otsailean egindako inkestak %21,5ek izan zuten jarrera zalantzatia, oraingo honetan berriz %20 dira. Hauteskundeek sortzen duten sentimenduen inguruan galdekatu ostean, indiferentzia, itxaropena eta ardura dira kontuan hartzen diren faktore nagusiak.