Ostegunean amaitu zen posta bidezko botoa eskatu ahal izateko epea, eta apirilaren 18ra bitarte izango dute herritarren beraien botoa Correoseko bulego batera eramateko aukera. Guztira 100 bulego ireki ditu Correosek larunbat honetan EAEn, horietatik 51 Bizkaian. Ohar bidez zehaztutako informazioaren arabera, posta bidezko botoa errazago kudeatzeko helburuarekin zabaldu dituzte bulegoak. 10:30etik 14:00etara artatuko dituzte herritarrak bulego hauetan.
irailak 8, igandea