Hitz joko bat egin nahi izan zuen Zuhaitz Gurrutxagak (Elgoibar, Gipuzkoa, 1980) bakarrizketa sortzerako garaian. Futbolisto baten konfidentziak izeneko lehen bakarrizketa izan zen orduan sortutakoa, oraingo FutbolisTOK lotzeko. Orain egoera dramatiko batetik komedia egin dezakeela aitortu zuen sortzaileak, Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean: «Zenbat eta azkarrago egin, orduan eta gutxiago sufrituko dugu». Hala eta guztiz ere, onartzen du garai zailak direla «TOK batentzat».
Bakarrizketa ez ezik, liburu bat ere argitaratu zuen Gurrutxagak Ander Izagirrerekin batera. Baloi bat mila puskatan zatituta ageri da Subcampeón (Txapeldunordea) liburuaren azalean. FutbolisTOC bakarrizketan bezala, umorea bidelagun izanda, futbolari zenean presioaren ondorioz izandako osasun mentaleko arazoak mamitu nahi izan dituzte, autobiografia azaltzearekin batera.
Maiatzaren 10ean Ataungo Herri antzokian ‘FutbolisTok’ bakarrizketa eskainiko du Zuhaitz Gurrutxagak 22:00etan. Ataungo Udalak zehaztutako informazioaren arabera sarrerak eskuragarri daude dagoeneko San Gregorio auzoko Sutegi tabernan eta San Martin auzoko Troskaeta tabernan, zein Errotaundi okindegian.