30 urte bete dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo abestia idatzi zuenetik. 2023ko azaroaren 8an, abesti ezagunenen bertsioak jaso dituen disko-liburua kaleratu zuen eta zuzeneko emanaldiak emateari ekin zion, goi mailako musikariez inguratuta.
Ekainaren 15ean Ataungo Herri Antzokian eskainiko du kontzertua 22:00etatik aurrera, orduan emango bai zaio 2024ko mitoaldiari hasiera. Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak herriko ohiko lekuetan (Errotaundin, Martintxon, Sutegin, Troskaetan eta Urbietan), eta ekainaren 30etik aurrera jentilbaratza.eus webgunean eskuratu ahalko dira.