Urtero legez udako kirol ikastaroez gozatzeko aukera izango dute 8 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabe ataundarrek. Ataungo udalak, 2024ko uda honetan izango den kirol eskaintzaren berri eman du ohar batean, eta ekainaren 6a baino lehen eman beharko da izena. Horretarako, udaletxera joateko aukera izango da bertan eskura dagoen izen-emate orria bete ahal izateko. Bertaratzeko aukerarik ez duenak, udala@ataun.eus helbidera helarazi ditzake izen-abizenak, adina, kirola, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia.
Ikastaro bakoitzeko kuota 30€-koa izango da, eskaladari dagokionean 50€-an ezarri dute kuotaren prezioa. Taldea osatu arte ordainketa ez bideratzeko eskaera egin du udalak, behin osatuta izena eman duten guztiei jakinaraziko bai zaie 20955026871060153888 kontu zenbakira beharreko diru kopurua sartzeko.
Ohar modura adierazi dute piraguismoa antolatzen duen taldeak Zaldibian egitea proposatu duela aurtengo ikastaroa Lazkaon egin beharrean. Erabaki hau izena ematerako garaian gurasoen artean hartuko dela azpimarratu da; gauzak horrela, izena ematean ikastaroa non nahiago den adierazi beharko da.