Astelehenean, irailak 9, denboraldi berri bat hasiko du Arrosa Irrati Sarearen ‘Zebrabidea’ saioak. Bigarren urtez jarraian Antxeta Irratiak eta Naiz Irratiak elkarlanean egingo dute 16:00etatik 18:00etara Euskal Herri osora begirako magazina, Ekhiñe Zapian eta Oihana Azkuek aurkeztuko dutelarik. Musika, literatura, kultura eta askoz ere gai gehiago jorratuko dituzte beste behin, elkarrizketatu eta tertulia ezberdinen bitartez.
Ataun Irratiaren uhinetan entzuteko aukera izango da ohiko ordutegian, eta ondoren, arrosasarea.eus webgunean berreskuratu ahal izango dira pasarterik interesgarrienak. Spotify plataforman ere eskuragarri egongo dira webgunera bideratutako pasarte guztiak.